Exercises

Prostatako hiperplasia onbera

Adinean aurrera doazen neurrian, pertsona askoren kezka nagusia bilakatzen dira prostatako arazoak, eta ohiko kontsulta izaten da osasun-zentroan. Prostata izango da, beraz, sekuentzia didaktiko honetako gaia. Lehengo atazan, prostata eta organo honen handitzea zer den azaltzeko informazioa eskuratuko duzu adituaren eskutik. Bigarrenean, prostatatako arazoak tratatzeko hainbat metodo aztertuko dituzu. Eta azkenik, kontsultako elkarrizketaren bitartez, prostataren azterketarako teknika azaltzeko modua landuko duzu.

Helburua:
Prostatako arazoak zer diren eta esplorazio teknikak azaltzea pazienteari.

Hori dela-eta, honakoak egingo dituzu:
  • Prostata zer den azaltzeko ezaugarriak aukeratu
  • Audio-pasarteko ideiak sailkatu
  • Irratsaiotik aukeratutako pasarteko hutsuneak bete
  • Kirurgiari buruzko hainbat galdera erantzun
  • Laser berdearen abantailak prozeduratik bereizi
  • Teknikak alderatzeko esaldiak euskaratu
  • Tacto rectal euskaraz esateko modu egokia aukeratu
  • Elkarrizketan entzundako xehetasunak egia ala gezurra diren esan
  • Diagnostikorako teknika nola den azaldu pazienteari
 
 

Comments
Login for comment