Exercises

Bigarren iritzi medikoa

Helburua: bigarren iritzi medikoari buruzko informazioa jaso eta eskaera egiteko azalpenak ematea

Euskadiko Osasun Sisteman aspaldi onartua dago bigarren iritzi medikorako eskubidea. Duela gutxi, ordea, prestazio hori baliatzeko modua eta hainbat xehetasun arautu dira dekretu bidez. Sekuentzia didaktiko honetan, dekretuaren edukia ezagutu eta aztertuko duzu aurreneko atazan. Eta bigarrenean, pazienteak bigarren iritzi medikoa eskatzeko zer egin behar duen azaltzen duen elkarrizketa landuko duzu.

Hori dela-eta, honakoak egingo dituzu:
  • Testua irakurri aurretik hainbat hitz euren baliokidearekin lotu
  • Testuari buruzko galderak erantzun
  • Gaztelaniazko esaldiak euskaratu
  • Pazienteari bigarren iritzia nork emango dion aukeratu
  • Elkarrizketan aipatu diren hainbat arrazoi lotu dagokien galderekin
  • Deklinabidea landu, transkripzioan falta diren hitzak aukeratuta
 
 

Comments
Login for comment