Exercises

Eibarko Ikuskatzailetza Zerbitzua. Sekuentzia

Ikuskatzaileetako medikuek egiten duten lana izango duzu hizpide ataza-sekuentzia honetan. Lehenengoan, erreportajea irakurriko duzu eta lanbide honen berezitasunak aztertuko dituzu. Bigarrenean, ikuskatzailearen eta paziente baten arteko elkarrizketa izango dugu aztergai.

Hauek izango dira sekuentzian zehar egingo dituzun lanak:
  • Ikuskatzailetza-zerbitzuari dakizunaz, galderei erantzun
  • Entzun eta irakurritakoaren arabera, adierazpenak egia ala gezurra diren esan
  • Erreportajeko pasarte bat berridatzi, zeharkako estiloa erabiliz
  • Elkarrizketako datuak jaso
  • Ikuskatzailearen azalpenak osatu
  • Osasun-prestazioak jasotzeko eskaera-orriko hainbat esaldi euskaratu

Interesatzen zaizu

  • Eibarko Ikuskatzailetza Zerbitzua

    Eibarko Ikuskatzailetza Zerbitzua

    Eibarko Anbulatoriora hurbildu gara bertako Ikuskatzailetza Zerbitzua ezagutzeko. Gipuzkoan zortzi ikuskatzailetza-zerbitzu daude: Irunen, Errenterian, Donostian (Grosen eta Amaran), Tolosan, Zumarragan, Arrasaten eta Eibarren. Zerbitzu bakoitzean ikuskatzaile mediko bana dago eta Eibarkoan Jose Ramon Aranbarri medikuak hartu gaitu. Anbulatorioko ikuskatzaile medikoa da, eta baita Gipuzkoako ikuskatzaileen burua ere. Berak eman dizkigu zerbitzuaren inguruko argibideak.

    Eibarko Ikuskatzailetza Zerbitzua
 
 

Comments
Login for comment