Exercises

Ahotiko antikoagulazioa. Sekuentzia

Odol-zirkulazioak eragindako gaitzak omen dira heriotza gehien eragiten dituztenak. Gaixotasun horiek dituzten arriskuei aurre egiteko erabiltzen diren tratamenduez arituko gara ikastunitate honetan, gaiari buruz hainbat jakingarri ematen dizkigun artikulu bat lagun.

Helburu orokorra:
  • Dibulgazio-artikulu bat irakurri eta gai izatea estrategia egokiak erabiltzeko, informazio mota desberdinak ateratzearren.
Helburua gauzatzeko, hauek izango dira egingo dituzun lanak:
  • Norberaren aurretiazko ezagutzak baliatu, artikuluko hiru botikatatik zein ez den egokia antzemateko
  • Artikuluaren laburpena osatzeko hainbat datu aurkitu artikuluan
  • Artikuluan emandako aholkuen zatiak lotzeko, artikuluaren atal hori xehe irakurri
  • Gaiarekin lotutako lexikoaren esanahia atera, testuinguruaz baliatuta
  • SINTROM tratamendua kontrolatzeko egiten den ohiko kontsulta batean, atal bakoitzean gaixoak norekin hitz egin duen identifikatu
  • Elkarrizketan denborazko adberbioak identifikatu

Interesatzen zaizu

  • Ahotiko antikoagulazioa

    Ahotiko antikoagulazioa

    Berrogeita hamar urte baino gehiago da ahotik ahotiko antikoagulanteak erabiltzen direla. Botika horiek K bitaminaren antagonistak dira, eta gibelak zenbait koagulazio-faktore (II, VII, IX eta X) ekoiztea eragozten dute. Koagulazio-faktore horiek gabe, odolaren koagulazio-prozesua zaildu egiten da. Espainiako estatuan erabiliena azenokumarola (Sintromé) da; herrialde anglosaxoietan, aldiz, warfarina.

    Ahotiko antikoagulazioa
 
 

Comments
Login for comment