Exercises

Loaren unitatea

Helburua:
Apnea zer den aztertu eta loaren azterketa egitera doanari proba nolakoa izango den azaltzea

Egunean zehar lo hartzeko joera izateak badu azalpena zenbait kasutarako, loaldiko apnea deitzen den sindromea, hain zuzen. Ataza-sekuentzia honetan, gai hori izango duzu hizpide. Lehenengoan, apnea hori zer den aztertuko duzu sendagilearen adierazpenetatik abiatuta. Bigarrenean, zein proba diagnostiko eta tratamendu dauden ezagutuko duzu. Eta azkenekoan, proba bat egitera doanari harrera nola egin aztertuko duzu elkarrizketaren bidez.

Hori dela-eta, honakoak egingo dituzu:
  • Apnearen sintomak aukeratu
  • Entzundakoaren arabera, ezaugarriak egia ala gezurra diren adierazi
  • Esaldiak osatu
  • Azalpen idatzia ordenatu
  • Apnearen inguruko galderei erantzun
  • Diagnostikoari eta tratamenduari buruzko ezaugarriak sailkatu
  • Testuan azaldutako hainbat hitz euskaratu
  • Pazientearentzako gomendioak idatzi
  • Elkarrizketari buruzko xehetasunak osatu
  • Elkarrizketa ordenatu
  • Hainbat hitz erabiliz esaldiak osatu
 
 

Comments
Login for comment