Exercises

Abenduaren 1a, HIESaren Nazioarteko Eguna

Hitz madarikatua izan da urteetan. Madarikatua ia-ia heriotzaren sinonimo zelako, eta madarikatua gaixotasuna izateak gizartean oso onartuak ez dauden hainbat praktikarekin lotzen zuelako. Gaur egun, ordea, asko aurreratu dute HIESa tratatzeko bidean. Egia da, zientziak lan handia egin du ikerketan eta asko aurreratu du, baina zera ere egia da, lan horren guztiaren emaitzak ez direla mundu guztira heldu. Oraindik ere HIESa heriotzaren sinonimo da mundu zabaleko leku askotan.

Horretaz guztiaz hitz egingo digu Lazaro Elizalde sendagileak sekuentzia honetan jorratuko dugun elkarrizketan.

Hauek izango dira egingo dituzun lanak:

  •  
  • HIESaz dakiguna aktibatu, irratsaioa errazago ulertzeko
  • Testuaz jabetzeko, ideia nagusiak hainbat gako-hitzen inguruan sailkatu
  • HIESaren historia laburra osatzen duten esaldiak ordenatu, adierazpide diskurtsiboei erreparatuta
  • Testuko hutsuneak bete, dagokien deklinabide-marka jarrita
  • Kontsultako hiru elkarrizketa labur entzun eta kronologiaren arabera ordenatu
  • Hainbat hitz eta esamolde gaztelaniazko ordainekin lotu

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment