Exercises

Oin diabetikoa. Sekuentzia

Oinetan ager daitezkeen arazoak areagotu egiten dira pertsona diabetikoa denean. Egoera larria izan daiteke, dirudienez, diabetiko guztien % 30ek izango baitu bizitzan oinetako arazoren bat. Ataza-sekuentzia honetan, podologiaren ikuspuntutik nolako atentzioa eskaintzen zaion aztertuko duzu, Eneko Txurruka podologoaren artikulutik abiatuta. Bigarren atazan, aldiz, oinean ultzera duen pertsona diabetiko batekin izandako elkarrizketa izango duzu aztergai.

Hauek izango dira sekuentzian zehar egingo dituzun lanak:
  • Oinetan agertu ohi diren gaitzen izenak gaztelaniazko adierekin lotu
  • Artikuluan egin diren baieztapenei antzeman
  • Irudikatutako lesioak sailkatu
  • Bi gomendio idatzi
  • Ezarritako tratamendua aukeratu
  • Podologoaren azalpenak osatu, hutsuneak betez
  • Elkarrizketan agertutako hainbat esaldi euskaratu 


Interesatzen zaizu

  • Oin diabetikoa

    Oin diabetikoa

    Diabetesa XXI. mendeko gaixotasun garrantzitsuenetako bat ari da bihurtzen diabetesa herrialde garatuetan. Azken ikerketen arabera, biztanleriaren % 10i erasaten dio gaixotasun kroniko honek. Diabetesaren ondorio larriez jabetuta, bada bere burua ongi zaintzen duenik. Dena den, biztanleriaren beste zati batek hainbat arazo izan ditzake, diabetesa duenaren ezjakintasuna dela-eta edo gaixotasun honen zainketak modu desegoki batean egiteagatik.

    Oin diabetikoa
 
 

Comments
Login for comment