Exercises

Basurtoko Ospitaleko Koloproktologiako Zerbitzua

Koloproktologiako Unitatea berri samarra da Basurtuko Ospitalean, punta-puntako zerbitzua eskaintzen duen arren. Han artatzen diren patologiak, erabiltzen diren teknikak eta unitatearen beraren eraketari buruzko informazioa eskuratuko duzu, besteak beste, lehenengo atazan irakurriko duzun erreportajeari esker.

Bigarrenean, medikuaren eta pazientearen arteko elkarrizketa aztertuko duzu. Bertan, diagnostikoa bideratzeko galderak aztertu eta gorozkietan odola atzemateko analisien instrukzioak osatu behar dituzu.

Hauek izango dira sekuentzian zehar egingo dituzun lanak:
  • Entzundakoan oinarrituta, testuko hutsuneak bete
  • Irakurritako testuan oinarrituta, baieztapenak egia ala gezurra diren adierazi
  • Koloproktologiako zerbitzuan tratatzen diren arazoak aukeratu
  • Deskribapenak irakurrita, patologien izenak idatzi
  • Irudiak, tekniken izenak eta deskribapenak lotu
  • Inkontinentzia zer den azaltzen duen testu zatiko hutsuneak bete
  • Koloproktologoaren lanarekin lotutako esamoldeak euskaratu
  • Elkarrizketako gaixoaren arazoari antzeman
  • Diagnostikoa biderazteko, galderak eta erantzunak lotu
  • Eginkari edo gorozkien analisia egiteko laginak nola jaso idatzi

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment