Exercises

Umeen aurkako tratu txarrak

Sekula ez dira gaur egun bezain ongi zainduak egon mutiko eta neskatoak, eta inoiz baino interes handiagoa dago haurren aurkako tratu txarrak sustraitik erauzteko. Sekuentzia honetan ikuspegi medikotik helduko diozu gaiari. Horrela, lehen atazan, tratu txarrak zer diren argitzeko aukera izango duzu eta ohiko tratu txarren sailkapenari erreparatuko diozu. Bigarrenean, kasu susmagarri baten aurrean historia medikoan zer jaso eta jakinarazpena noiz egin behar diren aztertuko duzu. Azkenik, tratu txarrak jaso dituen haur baten kasua ezagutuko duzu hirugarren atazako kontsultako elkarrizketan. Bertan, pediatraren jokabideaz eta gurasoekin izan duen jarreraz arituko zara.

Helburua:
Tratu txarrak zer diren eta jarraitu beharreko prozedura aztertu ondoren, kontsultan kasu bat diagnostikatzea.

Hori dela-eta, honakoak egingo dituzu:
  • Tratu txarrak sailkatu
  • Entzundakoan oinarrituta, baieztapenak egia ala gezurra diren adierazi
  • Pasarte bateko aditz-formak idatzi hutsuneetan
  • Testuetako hainbat hitz gaztelaniazko adierekin lotu
  • Mediku-txostena osatzeko beharrezkoa ez den prozedurari antzeman
  • Jakinarazpenari buruzko testu zatiak hutsuneetan kokatu
  • Testu bat euskaratu
  • Kasu susmagarriaren aurrean pediatraren jokaera egokia aukeratu
  • Elkarrizketako pediatrak susmoa hartzeko arrazoiak aukeratu
  • Pediatrak esandakoak osatu
 
 

Comments
Login for comment