Exercises

Hazizurriak. Sekuentzia

Hazizurriak izeneko gaixotasuna izango duzu hizpide ataza-sekuentzia honetan. Aurreneko atazan, gaixotasun horri buruzko informazioa landuko duzu eta bigarrenean, kontsultako elkarrizketa aztertuko duzu, gaixotasun horrek izan dezakeen konplikazio jakin bati erreparatuz.

Hauek izango dira sekuentzian zehar egingo dituzun lanak:

·
Hazizurriak esateko beste bi era aukeratu
· Testuko hitzak eta gaztelaniazko adierak lotu
· Esaldiak sailkatu, prozesuan gertatzen diren unearen arabera
· Gaitzarekin lotutako sintomak egia ala gezurra diren aukeratu
· Hazizurriak zer diren azaltzeko esaldiak euskaratu
· Elkarrizketan azaldutako arazoa antzeman
· Haurrak orain dituen sintomak eta hazizurriekin lotutakoak bereizi
· Esaldietako hutsuneak bete

Interesatzen zaizu

  • Hazizurriak

    Hazizurriak

    Medikuen artean parotiditisa esaten zaion gaixotasun infekzioso akutua besterik ez da paperak moduan edo euskaraz hazizurriak bezala ezagutzen den egoera: beheko masailezurraren zonan kokatuak dauden listu-guruinen (parotiden) handitze mingarria da gaixotasunaren zeinurik nabarmenena.

    Hazizurriak
 
 

Comments
Login for comment