Exercises

Waterloo-n galdutakoak

Xabier Etxaniz Rojo euskara-irakasle eta idazlearen liburu berria oinarri, jarduera-sekuentzia bat proposatu nahi dizugu.

 Sekuentzia honetan honako jarduera hauek egingo dituzu:

• Xabier Etxaniz Rojo idazlearen gaineko biografia laburra irakurri eta galderei erantzun.
• Waterloo-n galdutakoak liburuaren book-trailerra ikusi eta gai nagusia antzeman.
• Eleberriari buruzko laburpena irakurrita, baieztapenak EGIA ala GEZURRA diren esan.
• Eleberriko pasarte bat irakurri eta galderei erantzun.
• Pasarte bera berriro irakurri eta beltzez dauden hitzen sinonimoak eman, aukeren artean hautatuz.
• -LAKO egituraren gaineko azalpena eta adibideak irakurrita, emandako esaldi-bikoteak esaldi bakarrera ekarri.
• Pasarteko hikako hainbat esaldi zuka eman, horretarako dagoen koadroa osatuz.
• Liburuko bigarren pasartea irakurri eta denborazko adierazleak antzeman.
• Denborazko-adierazle horiek erabiliz, testu bat osatu egunero egiten duzuna kontatuz.
• Azkenik, Waterloo-n galdutakoak liburua irakurtzeko gogoa piztu zaizun esan eta irakurtzea erabakitzen baduzu, liburuari buruzko iritzia eman.
 

 

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment