Exercises

Minbiziari baikor. Sekuentzia

Urteak joan ahala, gero eta gehiago dira sendatzen eta gainditzen diren minbizi kasuak. Hala eta guztiz ere, oraindik ikaratu egiten gara minbizia hitza entzuten dugunean. Ataza-sekuentzia honetan, baikor heldu behar diozu gaiari, eta hemen ikusitakoak agian balio lezake minbizia ez dela heriotzaren sinonimoa azaltzeko gaixoari. Lehenengo atazan, bideo-pasartea ikusi eta tumorea zer den aztertu ondoren, minbizia heredatuko ote duen kezkatuta dagoen pazienteari erantzungo diozu. Bigarrenean, minbizia sendatzeko erabiltzen ari diren botika eta tratamenduak izango dituzu aztergai, minbiziaren aurkako borrokan egiten ari diren lorpenez informatzeko gaixoa. Eta hirugarrenean, bularreko minbizia gainditzeko bidean dagoen emakume baten adierazpenak entzun eta gaixoa elkarteetara jotzeko aukeraz aholkatuko duzu.

Helburua:
Minbizia duenari gaixotasunari baikor heltzeko argudioak aztertzea eta aholku ematea

Hori dela-eta, honakoak egingo dituzu:
  • Ezegonkortasun genomikoa zer den azaltzeko testua osatu, hutsuneak betez
  • Bideo-pasartetik ateratako egiak eta gezurrak antzeman
  • Paziente baten kezkari erantzun
  • Bideo-pasarteko hainbat esaldi berridatzi
  • Irudiak eta argazki-oinak lotu
  • Testuko hutsuneak bete
  • Hainbat farmako eta tratamenduren ezaugarriak bildu taula batean
  • Testuan erabilitako hainbat argudio euskaratu
  • Bularreko minbizia duenaren ibilbidea osatu, bizitako prozesua ordenatuz
  • Elkarteetan egiten dituzten lanak aukeratu
  • Gaixoa elkarte batera jotzeko aholkua idatzi

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment