Exercises

Balorazioak

"Amodioak asko irautea oso ondo ikusia dago, hori da pertsona sendoa zaren seinale, aukeratzen jakin zenuelako eta agoantatzen asmatu duzulako zure aurpegiko trazan zoritxarraren arrastorik adierazi gabe..." Honela dio Pako Aristik Berria egunkarian argitaratu duen iritzi-artikulu batean. Baina, hauxe hasiera baino ez da. "Balorazioak" gaia hizpide harturik gure gizarteak dituen hainbat usteren inguruan hausnartzera gonbidatzen gaitu.

Uste horiek zein izan litezkeen aurreikusten hasiko gara. Ondoren Pakorenak irakurri eta zerorrek aurreikusitakoekin konparazioa egingo duzu ea bat zatozen ikusteko.

Bestalde, Pako Aristik iritzi-arikulu bukaeran idatzitako galderari erantzuten saiatuko zara.

Baina, honetaz guztiaz gain, aditz-izenez ere jardungo dugu. Testuan ageri diren ideia guztiak aditz-izenen bidez adierazi ditu Pakok: irautea, praktikatzea, ezkontzea... Aditz-izenak osatzeko arau ezberdinez eta kasuan kasuko erabileraz hausnartuko dugu eta ariketa batzuk egingo ditugu.

 
 

Comments
Login for comment