Exercises

ONA txartela. Sekuentzia

Helburua: ONA txartela ateratzeko eta erabiltzeko azalpenak ematea

Aurreikuspenen arabera, bost urte barru egungo Osasun Txartel Indibiduala (OTI) ordeztuko du ONA (Osasun Nortasun Agiria) txartelak. Txartela lortzeko eta honen erabileraz informatzeko, EAEko gune publikoak erabiltzen ari dira, eta hainbat kasutan, osasun-zentroak dira eginkizun hori bete behar dutenak. Ataza-sekuentzia honetan, ONAri buruzko informazioa aztertuko duzu hainbat testu baliatuta, eta amaieran harrerara txartela egiteko hurbildu den herritarrarekin izandako elkarrizketa landuko duzu.



Hori dela-eta, honakoak egingo dituzu:

· Euskarazko eta gaztelaniazko adierak lotu
· Galderak eta erantzunak lotu
· Testuan erantzuten diren galderak aukeratu
· Bi testuetan agertutako informazioa aukeratu
· Prentsa-oharra idatzi
· Elkarrizketa entzun aurretik, hainbat erantzun aukeratu
· Entzundako hainbat pasartetako hutsuneak bete
· ONA txartela erabiltzeko pausoak adierazi
· Txartelarekin egin daitezkeen izapideak sailkatu
 
 

Comments
Login for comment