Exercises

Dominicus tecum¹

Udaberri partean ugaritu egiten dira doministikuak polenaren eraginez; izan ere, pertsona alergikoen kopuruak gora egin du ikaragarri eta, dirudienez, aurrerantzean mundu zabalean ugaritu besterik ez dira egingo sendabide zail samarra duen gaitz horrek jotako gaixoak. Ataza-sekuentzia honetan, alergiaren arrazoiak eta erreakzio alergiko nagusiak ezagutu eta gaitzaren ezaugarriak bilduko dituzu lehenengo bi atazetan. Azkenekoan, alergia zer den azalduko duzu, entzun eta irakurriko dituzun azalpenen laguntzaz.

IKASTUNITATEAREN HELBURU NAGUSIA:
  • Alergia zer den azaltzea eskema baten laguntzaz.
Zenbait jarduera egingo dituzu ikastunitate honetan:
  • Ulermena:
    • Alergia sortzen duten substantziak aukeratu
    • Nork zer esan duen adierazi
    • Entzundako informazioa sailkatu
    • Erreakzio alergikoak ezaugarriekin lotu
    • Testu baten hutsuneak bete
    • Ahozko azalpenaren zatiak ordenatu
  • Idazmena eta mintzamena:
    • Bi esaldiren esanahia idatzi
    • Pertsona alergikoek jarraitzeko aholkuak euskaratu
    • Alergia zer den azaldu
  • Gramatika eta diskurtsoa:
    • Zati lexikalak euskaratu

¹ Osatuz Orokorra 2 liburuan ere badaukazu gai hau landuta 30-41 orrietan. HABE, 2004
 
 

Comments
Login for comment