Exercises

Zauri kronikoen zainketa. Sekuentzia

Ohean denbora askoan etzanda -gaixotasunen batengatik edo adinagatik- egon behar izan duenak badauka zauri kronikoen berri. Eta erizainek ere bai, nola ez, inork baino hobeto seguruena. Izan ere, beren egiteko nagusietako bat horixe bera da, hain zuzen, zauri kronikoen zainketa. Mota askotako zauri kronikoak daude, eta sendaketak ere ugari; izan ere, zauria nolakoa, sendaketa halakoa izango da. Baina erizainak egin beharko du balorazioa. Eta, jakina, ez dugu ahaztu behar, prebentzioa izaten dela neurririk egokiena. Gai hauxe landuko duzu honako ariketa-sekuentzia honetan.

Helburua:
Zauri kronikoen gaineko artikulua xehe ulertu eta kontsultako elkarrizketa jorratzea.

Helburu horiek lortzeko, hauek izango dira egingo dituzun lanak:
  • Artikulua gainetik irakurrita, zuzendu jarreretan sailkatutako gorputz-atalak
  • Artikulua adi irakurrita, aukeratu bertan aipatzen diren ideia nagusiak
  • Taula adi irakurri eta bete tratamendua eta helburua zutabeak
  • Koadroa adi irakurri eta uztartu gaiak eta kontraindikazioak
  • Euskarazko hitz eta hitz-kateak eta horien erdal ordainak uztartu
  • Kontsultako elkarrizketa adi entzun eta erreparatu erizainak egindakoei
  • Kontsultako elkarrizketa adi irakurri eta bete hutsuneak aditz aspektu zuzena aukeratuta

Interesatzen zaizu

  • Zauri kronikoen zainketa

    Zauri kronikoen zainketa

    Mari Jose Uranga Iturriotz, Donostiako Erizaintza Eskola, EHU¹ Pertsonak hainbat babes-mekanismo ditu jaiotzen denetik infekzioei aurre egiteko; horietako bat larruazala da. Larruazalak, osorik dagoenean, mikroorganismoak gorputzean sartzea saihesten du. Larruazala ongi izateko, pertsona osasuntsu egotea garrantzitsua da; hainbat gaixotasunek zauriak errazago sortarazten dituzte. Beraz, larruazala egoera txarrean izateak infekzioak eragin ditzake eta, era berean, gaixotasunek larruazala kaltetu dezakete.

    Zauri kronikoen zainketa
 
 

Comments
Login for comment