Exercises

Erizaina gaixo kritikoekin. Sekuentzia

Gaixo kritikoak, Zainketa Intentsiboetako Unitatea... entzun eta asaldatu egiten gara hiritar xumeok. Ezjakintasunagatik izango da, baina horrelako gaixoak heriotzatik gertuago ikusi ohi ditugu bizitzatik baino. Osasun arloko profesionalek, ordea, ederki asko dakite, jakin ere, premiazkoak direla horrelako unitateak eta, horrekin batera, gaixoa nolakoa den, zainketa berezi batzuk izan beharko dituela. Gai hauxe izango duzu ardatz honako ariketa-sekuentzian.

Helburua:
Artikulua irakurri eta ideien hurrenkera ordenatzea, eta kontsultako elkarrizketaren baitan erizaintzako zainketak eta zehar-estiloa lantzea.

Helburua lortzeko, hauek izango dira egingo dituzun lanak:
  • Artikulua gainetik irakurrita, gaixoak ospitaleratzeko arrazoiak antzeman
  • Artikulua adi irakurrita, ideia nagusiak hurrenkera egokian jarri
  • Erizaintza-zainketa ohikoenak irakurri eta horiei dagozkien azalpenekin lotu
  • Artikuluko hainbat hitz-kateri erreparatuta, hitz-elkarketa landu
  • Kontsultako elkarrizketa adi entzun eta, erizaintza-zainketak jaso
  • Konpletiboa eta zehargaldera landu kontsultako elkarrizketan

Interesatzen zaizu

  • Erizaina gaixo kritikoekin

    Erizaina gaixo kritikoekin

    Kritiko hitza entzute hutsarekin, osasun-gaietan behinik behin, urduritasun eta zalantzekin lotutako ideiak pilatzen hasten dira gure buruan: "larria ote da?, hil egingo al da?", ohikoak izaten dira halako galderak. Nork ez du izan ospitalean, zainketa intentsiboetako unitatean, geure senitarteko, lagun edo ezagunik? Artikulu honen bidez, zerbitzu hauek hobeto ezagutzen saiatuko gara, euren antolamendu eta langileriari begirada bat botaz, bereziki bertan jarduten duten erizainetan eta erizaintzako zainketetan arreta jarriz.

    Erizaina gaixo kritikoekin
 
 

Comments
Login for comment