Exercises

Zumarragako Ospitaleko Traumatologiako Zerbitzua

Makina bat jende dago gaur egun, adin batetik aurrera, artrosiak jo eta protesia jartzeko ebakuntza egin beharrean aurkitzen dena. Ongizatearen gure gizarte honetan gero eta zahar gehiago dago, eta beraz, egunetik egunera gero eta gehiago izango dira protesia jarri beharko duten hiritarrak. Zumarragako Ospitalean duela gutxi hasiak dira ebakuntza miniinbasiboak deiturikoak egiten, errekuperazioa azkarragoa eta hobea izateko asmoz.

Helburua:
Ebakuntza miniinbasiboaren gaineko artikulua eta adituari egindako elkarrizketa eta kontsultakoa lantzea, eta lexikoa eta deklinabidea jorratzea

Helburu horiek lortzeko hauek izango dira egingo dituzun lanak:
  • Artikulua gainetik irakurri eta elkarrizketa entzunda, batean eta bestean aipatzen diren gaitzei erreparatu
  • Artikulua adi-adi irakurri eta ideia nagusiak hurrenkera egokian jarri. Ondoren, irratiko elkarrizketa entzun eta artikuluan ez datozen ideia nagusiei erreparatu
  • Protesiaren ebakuntza egiteko hiru aukera irakurri eta hautatu izena
  • Euskarazko hitzak eta hitz-kateak eta horien erdal ordainak uztartu
  • Kontsultako elkarrizketa adi-adi entzun eta adierazi protesiaren ebakuntza egiteko hiru aukeratatik zein aipatzen den
  • Kontsultako elkarrizketa adi-adi entzun eta hutsuneak bete, deklinabide-kasu zuzenak aukeratuta

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment