Exercises

Genetika

Genoma, genetika... gero eta gehiago entzuten ditugun hitzak dira. Itxaropen-sortzaile batzuetan, ez dakit zenbat eta zenbat gaixotasun sendatzeko balioko bide dute; kezka-iturri beste zenbaitetan, izaki klonikoak direla, janari transgenikoak direla... Baina jakin, benetan jakin, zenbat dakigu kontu horietaz?

Galdera horri erantzuten saiatuko gara sekuentzia honetan. Ana Zubiaga biologoa saiatuko da guri azaltzen zer den genoma, zein funtzio betetzen duen, izakien arteko aldeak... erraza ez bada ere oinezkoontzat guztia ulertzea.

Helburu orokorra
Irratiko elkarrizketa bat, osasunari buruzkoa, ulertzea eta maila diferenteko informazioa ateratzea

Helburua gauzatzeko hauek izango dira egingo dituzun lanak:
  • Osasun arloko deskripzio bat ulertu eta ordenatu
  • Elkarrizketako hainbat xehetasun jaso, egiak eta gezurrak bereizteko
  • Jasotako informazioa interpretatu, igorlearen asmoa identifikatzeko
  • Gaiarekin lotutako hainbat kate lexikal euskaratu
  • Kontsultako elkarrizketa batetik zein proba egiten ari diren inferitu
  • Perpaus zatiak lotu, forman eta esanahian erreparatuta

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment