Exercises

Asma: larrialdietako liderra¹

Badirudi asma-kasuak areagotu egin direla azkenaldian pediatriako kontsultetan. Ataza-sekuentzia honetan gaitzarekin lotutako informazioa bildu eta aholkuak emango dituzu, eta azken atazan, gurasoek egin ohi dituzten galderei erantzuteko parada hartuko duzu.

IKASTUNITATEAREN HELBURU NAGUSIA:

Asmaren inguruan sortzen diren kezkak erantzutea.

Hainbat jarduera egingo dituzu ikastunitate honetan:
  • Ulermena:
    • Asmaren sintomak aukeratu
    • Entzundako irratsaioaren mapa semantikoa osatu
    • Testu zatiak hutsuneetan kokatu
    • Pediatraren erantzunari galdera egokia aukeratu
    • Pediatrak erantzundako testuan hutsuneak bete
  • Mintzamena eta idazmena:
    • Asmaren inguruko azalpenak idatzi
    • Bi azalpenen arteko desberdintasunak adierazi
    • Gomendioak idatzi
    • Galderari erantzuteko azalpena idatzi
  • Gramatika eta diskurtsoa:
    • egin eta ba- idatzi hutsuneetan

¹ Osatuz Pediatria 3  liburuan ere badaukazu gai hau landuta, 78.-91. orrialdeetan. HABE, 2004.
 
 

Comments
Login for comment