Exercises

Gaixoarekin harremanean. Sekuentzia

Gaixoaren eta osasun-arloko profesionalaren arteko konfiantzazko harremana funtsezkoa da gaixoa osatuko bada. Hainbeste, gaixoak oso pertsona gutxiren aurrean egingo lituzkeen gauzak egin beharko baititu. Zein den gaixotasuna, ezezagun baten aurrean biluztu beharko du, bere gauzarik intimoenak kontatu... eta hori konfiantzarik ez badago... Eta hor, gaixoarengandik gertuena, erizaina dago.

Kontsultan ematen dira egoera horiek, gaixoa eta osasun-arloko profesionala baino ez dauden espazioan. Adibide gisa, horrelako egoera bat irudikatuko dugu kontsultako elkarrizketa batean, gaixoa deseroso sentiaraziko duen egoera bat hain zuzen.

Helburu orokorra
  • Erizainaren eta gaixoaren arteko harremanez gogoeta egitea, artikulua irakurri eta ondo ulertzeko irakurketa modu desberdinak eginez
Helburua gauzatzeko hauek izango dira egingo dituzun lanak:
  • Artikuluan ageri den txiste baten lehen zatia emanda, amaiera asmatu
  • Gaixoaren eta erizainaren harremanei buruzko hainbat baieztapenen inguruan zeure iritzia eman, emandako aukeren artean hautatuz, ondoren artikulua irakurrita egiaztatzeko
  • Emandako hiru laburpenetatik egokiena aukeratu
  • Esaldi batzuetako hutsuneetan izenordainak egoki deklinatuta idatzi
  • Kontsultako elkarrizketa batean ohikoa ez den egora bat atzeman, gaixoarentzat deserosoa
  • Kontsultan ohikoak diren instrukzioak osatu, bertan egoki deklinatutako gorputz-atalak jarrita

Interesatzen zaizu

  • Gaixoarekin harremanean¹

    Gaixoarekin harremanean¹

    Gaixoarekin harremanean dabilen erizaina beste pertsona batekin dabil harremanean. Halere, harreman pertsonal horrek bi baldintza nagusi ditu: Beste pertsona gaixorik dago, horrek lotuta izaten dituen larridura, beldur eta babesgabetasun sentimenduekin. Gaixoari harreman hori interesatzen zaio, erizaina profesionala delako, eta behar duen horretan lagunduko diola uste duelako. Harremana profesionala da: gaixoa profesionalarengana hurbiltzen da laguntza eske eta berarengandik jokabide profesionala espero du. Horrek ez du esan nahi harreman hotza espero duenik.

    Gaixoarekin harremanean¹
 
 

Comments
Login for comment