Exercises

Ospitaleko gizarte-langilea. Sekuentzia

Edonori galdetuko bagenio zertarako dauden ospitaleak eta bertako profesionalak, ez luke zalantzarik izango: gaixoak sendatzeko. Eta gero?

Kasu askotan orduantxe hasten dira arazoak, gero, behin alta jasotakoan. Gaixoa ospitalean dagoen bitartean lehenbailehen sendatu dadin desiratzen, baina, ez gutxitan, behin alta jaso ondoren komeriak. Alta jasotzeak ez baitu beti esan nahi gaixoa erabat sendatuta dagoenik. Beharbada gaixoak errehabilitazioa beharko du. Agian, zainketa bereziren bat etxean bertan. Akaso, adinekoa delako kasu, ez da gai izango bakarrik bizitzeko. Egoera horiek dira, hain zuzen ere, gizarte-langileen eguneroko zeregina, egoera zail horietan gaixoari eta familiari laguntzea irtenbiderik egokiena aurkitzen saiatzea.

Helburu orokorra:
Gai izatea informazio iturri desberdinak erabiltzeko, informazioa inferitu, atera eta kontrastatzeko.

Helburua gauzatzeko, hauek izango dira egingo dituzun lanak:
  • Erreportaje bat irakurri eta, elkarrizketatuak esan duenetik abiatuta, bere lana zenbateraino duen gustuko jakitea
  • Hainbat baieztapen kontrastatu eta egia ala gezurra diren antzematea, horretarako ahozko nahiz idatzizko hainbat testu erabilita
  • Irakurritako eta entzundako testuetako informazioa baliatuz, zerbitzu horrek beste hainbat zerbitzurekin duen harreman sarea zehaztea
  • Gaiarekin lotutako hainbat item lexikal euskaraz nola esaten diren ateratzea
  • Zerbitzuko ohiko elkarrizketa entzunda, gaixoaren premia zein motatakoa den ateratzea
  • Elkarrizketetan izenorde pertsonalak egoki erabiltzea

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment