Exercises

Bizkarra zaintzea

Helburua: Bizkarreko mina sendatzeko bideak aztertu eta gaixoari bizkarrarentzako ariketak nola egin azaltzea

Bizkarreko mina tratatzeko garaian garrantzitsua da bizkarrezurrari arreta berezia eskaintzea. Bizkarrezurra manipulatzeko eta zaintzeko teknika eta metodo ugari garatu dira, gaixoari mina arintzeko edota sendatzeko abantaila nabarmenak eskainiz. Ataza-sekuentzia honetan, horietako batzuk ezagutzeko eta aztertzeko aukera izango duzu. Lehenengo atazan, kiropraktika zertan den eta bizkarrezurraren zainketan nola lagun dezakeen aztertuko duzu. Bigarrenean, teknologia berriek egin dezaketen lanaz arituko zara, orno-deskonpresioko mahaiaren ezaugarriei buruzko artikulua landuz eta bere funtzionamendua azalduz. Azkenik, bizkarra zaindu behar duen gaixoari etxean egiteko hainbat ariketa azalduko dizkiozu kontsultako elkarrizketan.

Hori dela-eta, honakoak egingo dituzu:
· Testuko hitzak gaztelaniazko ordainekin lotuz, ideiak kokatu paragrafoetan
· Hainbat hitzen sinonimoak eman
· Irudian minaren puntuak kokatu
· Esaldiak falta diren hitzekin osatu
· Elkarrizketako galderak eta erantzunak lotu
· Testu zatiak euskaratu
· Entzundako baieztapenak atzeman
· Testua ordenatu
· Testu batean hutsuneak bete
· Azalpen bat osatu idatziz

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment