Exercises

Ergonomia lanean

Ordu asko igaro ohi duzue bulegoko lanak egiten dituzuenok ordenagailuaren aurrean. Ataza-sekuentzia honetan, lan mota horrek sortzen dituen minak aztertu eta horiek saihesteko ergonomiaren aholkuak ezagutzeko aukera izango duzu. Azken atazan, ordenagailuaren aurrean lan egiteko jarrera egokiaz arituko da aditu bat, eta zuk irudietan oinarrituta, desegokiak diren jarrerek nola beharko luketen azaldu beharko duzu idatziz.

Helburua:
Ordenagailuaren aurrean esertzeko jarrera egokia azaltzea

Hori dela-eta, honakoak egingo dituzu:
  • Bulegoko lanarekin lotutako minak bereizi
  • Lanak sortutako arazoak sailkatu
  • Elkarrizketako hutsuneak bete
  • Minak eta arrazoiak lotu hutsuneak betez
  • Ergonomiarekin lotutako hitzen esanahia eman
  • Aipatutako ezaugarriak sailkatu
  • Esaldiak euskaratu
  • Entzundako aholkuak dagokien minekin lotu
  • Jarrera egokia azaltzeko pautak idatzi
 
 

Comments
Login for comment