Exercises

Txinatar medikuntza tradizionalean murgiltzen. Sekuentzia

Txina. Modan dagoen nazioa. Beldurra eragiten du, batez ere bere ekonomia erraldoiak munduan izan lezakeen eraginak. Baita lilura ere, ordea. Mendeetako kultura, jakinduria, tradizioa, bizitzeko modua, erlaxatzeko teknikak... beti izan dira liluragarri mendebaldekoontzat. Bada, orain, badirudi medikuntzan ere baduela zer esana eta zer erakutsia. Horretara joan da, behintzat, euskaldun-finlandiar talde bat hara, Txinako medikuntza tradizionala ikastera. Horren guztiaren berri izango dugu Andrea Etxanizen eskutik.

Helburu orokorra
  • Txinako medikuntza tradizionalaren oinarrizko informazioa jasotzea artikulu batetik
Helburua gauzatzeko hauek izango dira egingo dituzun lanak:
  • Txinako medikuntza tradizionalaren oinarrizko kontzeptuak ezagutu
  • Txinako medikuntza tradizionalaren baliabideak ezagutzeko, zuzenak ez direnak baztertu
  • Txinako medikuntza tradizionalaren idatzi historiko nagusiak kronologiaren arabera ordenatu
  • Artikulutik ateratako hainbat esalditako hutsuneak bete, deklinabide egokia jarrita
  • Kontsultako elkarrizketa bat entzun eta esan bertan den arazoari aurre egiteko, Txinako medikuntza tradizionaleko zein tratamendu erabil litekeen
  • Elkarrizketa bat egituratzen duten elementuak hutsuneetan txertatu

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment