Exercises

Gaixoa mugitzen


Helburua: gaixoa mugitzeko modua azaltzea gaixoaren familiarteko bati


Pazienteak mugitzeko moduaz arituko zara ikastunitate honetan. Lehenengo atazan, gaixoa ohetik ohatilara mugitzeko teknikaren berri izango duzu eta horiei buruzko testua osatuko duzu. Bigarrenean, ospitaleko erizainei zuzendutako hainbat arau eta teknika ezagutzeko aukera izango duzu eta bertan ematen diren jarraibideak euskaratuko dituzu. Hirugarrenean, ohetik altxatzeko laguntza behar duen pazientearen senideari azalduko diozu, elkarrizketa bidez, etxean dagoenean nola egin behar duen.



Hori dela-eta, honakoak egingo dituzu:
  • Ohatila era batera edo bestera jartzeko arrazoiak aukeratu
  • Paragrafoen bi atalak lotu
  • Esaldi bat ordenatu
  • Irudiak eta gorputz-jarrerak lotu
  • Testu baten hutsuneak bete
  • Esaldiak euskaratu
  • Elkarrizketan erabilitako hainbat hitz gaztelaniazko adierarekin lotu
  • Irudiak ordenatu, entzundakoaren arabera
  • Irudiak eta elkarrizketa-pasarteak lotu
  • -(e)la modu-denborazko atzizkia erabiliz, esaldiak osatu
 
 

Comments
Login for comment