Exercises

Antiseptikoen eta desinfektatzaileen erabilera

Antiseptikoak. Askotan entzun izan dugu medikuntzan erabiltzen diren termino asko eta asko arloko profesionala ez denak -herritar arruntak, alegia- ez ulertzeko pentsatuta daudela. Zaku horretan sartzeko modukoa dugu oraingoa ere. Bada, horren azpian dagoena garbitasuna da, higienea; ezinbestekoa baita osasun-arloan. Egia esan, edozein arlotan da garrantzitsua, baina areago hizpide dugun arloan.

Sekuentzia honetan, irakurriko dugun artikuluan hainbat argibide emango dizkigute antiseptikoen gainean, guztiok ere gehixeago jakin dezagun. Bigarren atalean, berriz, kasu praktiko bat emango zaigu kontsultako elkarrizketa bidez, artikuluan irakurritakoa eta ikasitakoa baliatzeko.

Helburu orokorra
Antiseptikoen eta desinfektatzaileen gaineko artikulu bat irakurtzeko gai izatea, eginkizunaren araberako irakurketa egiteko estrategia egokiak erabiliz.

Helburua gauzatzeko, hauek izango dira egingo dituzun lanak:
  • Artikuluaren hasierako paragrafo bat irakurri eta gako-hitzak bere lekuan jarri zeure ezagutzak baliatuta
  • Artikulua atalka irakurri eta atal bakoitza bere izenburuarekin lotu
  • Emandako hainbat datu zuzenak ote diren egiaztatu artikuluan
  • Artikuluan ageri diren hainbat hitz eta kontzepturen esanahia testuinguruaren bidez inferitu eta gaztelaniazko ordainekin lotu
  • Zauria garbitzen ari diren bitartean gaixoak eta erizainak izandako elkarrizketa entzun, eta zein antiseptiko erabili duten antzeman
  • Kontsultako elkarrizketako hainbat hutsune bete, hitzari bukaera egokia jarrita

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment