Exercises

Presio-ultzerak II

Presio-ultzera arazo handia izan ohi da, adibidez, gaixotasunen bat dela medio, denbora asko ohean egon behar izaten dutenengan; edo, zoritxarrez, gurpildun aulkian ibili behar dutenentzat. Baina ez horientzat bakarrik, ospitaleetan ere arazo-iturri izan ohi dute, gaixo askok denbora dezente ematen dute-eta bertako oheetan etzanda. Eraginkorrena prebentzioa. Gertutik zaindu beharreko arriskua izan ohi da deskuidatuz gero, ondorio larriak ere eragin litzake-eta.

Ondoren irakurriko dugun artikuluan Maider Ugartemendia erizainak ultzeren prebentzioaz eta tratamenduaz jardungo du. Bertan azalduko digu zein garrantzitsuak diren prebentzioa eta tratamendu egokia ematea, eta nolako baliabide materialak dauden gaur egun horretarako. Kontsultako elkarrizketan, berriz, erizain bat entzungo dugu gaixo baten semeri prebentziorako hainbat gomendio ematen.

Helburu orokorra
  • Presioagatiko ultzeren prebentziorako baliabideei buruzko eta gaixotasun horren tratamenduari buruzko hainbat informazio jaso eta egiaztatzea
Helburua gauzatzeko hauek izango dira egingo dituzun lanak:
  • Emandako taulan dauden akatsak zuzendu ondoren, artikulura jo egindakoa egiaztatzeko
  • Emandako artikuluaren ideia nagusietatik zein diren egiazkoak eta zein ez antzeman
  • Presio-ultzeraren tratamenduen helburuak eta helburu horiek betetzeko aukerak lotu
  • Hitz elkartuetan marratxoa noiz erabil litekeen eta noiz ez araua atera
  • Kontsultan erizain baten eta gaixo baten semearen arteko elkarrizketa entzun eta gaixoaren larritasun-maila atera
  • Kontsultako elkarrizketa baten barruan instrukzioko pasarteak eta azalpenezkoak identifikatu, eta bakoitzarentzat egokiak diren aditzak aukeratu

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment