Exercises

Janari intolerantziak

Jaten hasi eta ondoeza sortu. Horrelako zerbait da janarien intolerantzia. Arraina jan eta ondoeza; ogia jan eta ondoeza; esnea edan eta ondoeza. Adituei kasu egitera, gainera, gero eta gehiago ematen den osasun-arazoa omen. Ondoeza edo zerbait larriagoa, sintomak ere ez bide dira-eta beti berdin agertzen. Hamaika janarik eragin dezake osasun-arazoa eta gehienak eguneroko dietan oso ohikoak, goiko adibideetakoak bezala. Horren ondorioz, gaur egun, oso kontuz hasten da haur txikiei janaria ematen, ezustekoa ahalik eta txikiena izan dadin. Hala ere, ez  omen da haurren kontua bakarrik, edozein adinetan agertu omen liteke.

Kontu horietaz arituko zaigu Jabier Agirre medikua ariketa-sekuentzia honetan irakurri beharko dugun artikuluan eta hainbat argibide emango dizkigu gaiaren inguruan. Guztiok ere arazoaz hobeto jabetu gaitezen.

Helburu orokorra

  • Ikaslea prestatzea janarien intolerantzien gaineko informazioa euskaraz jasotzeko eta horrelako kasuren batean kontsultan hobeto moldatzeko

Helburua lortzeko, hauek izango dira egingo dituzun lanak:

  • Janarien intolerantzia gehien eragiten duten zazpi elikagaiak identifikatu
  • Janarien intolerantzien inguruan jakin beharreko informaziotik artikuluan zein ideia ez datozen identifikatu
  • Haurrei zein janari zenbatgarren hilabetetik aurrera eman behar zaion osatu, artikuluko informazioarekin
  • Janarien intolerantzien inguruko sintomak sailkatu
  • Kontsultako elkarrizketa bateko medikuaren esanak eta pazientearen aitarenak lotu
  • Zein galderatan erabili behar den "al" partikula identifikatu eta hutsuneak bete

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment