Exercises

Neurri-neurrikoa¹

Badirudi zientziak ez duela mugarik. Osasunaren arloan ere, klonazioa dela, genetika dela... aurrerakuntza etengabea da. Baina, aldi berean, egia da horrelako zenbait gai kezka eta eztabaida etikoak sortzen ari direla gizartean. Sendagileek ere, gizartearen zati diren aldetik, ezin diote ihes egin eztabaida horri, areago, askotan horrelako gertaera jakinen aurrean erabaki behar izaten dutenean. Horren haritik, unitate didaktiko honetan hainbat iritzi eta argudio ezagutzeko aukera izango duzu.

IKASTUNITATEAREN HELBURU NAGUSIA:
  • Klonazioa dela-eta iritzia emateko eta argudiatzeko moduari erreparatzea
Zenbait jarduera egingo dituzu ikastunitate honetan:
  • Ulermena:
    • Albistearen izenburua aukeratu
    • Gurasoen eta zientzialarien iritziak atzeman
    • Hainbat zati irakurrita artikulugilearen posizioa aukeratu
    • Iritzi-zatiak kokatu hutsuneetan
    • Entzundako argudioen ildoa bereizi
    • Galderei erantzunak egokitu
  • Gramatika eta diskurtsoa:
    • Siglen esanahia eman
    • Artikuluko hitzak sailkatu, esanahiaren arabera
    • Elkarrizketako iritziak osatu, esaldiak lotuz
¹ Osatuz Pediatria 2 liburuan ere badaukazu gai hau landuta, 60.-69. orrialdeetan. HABE, 2004
 
 

Comments
Login for comment