Exercises

Ezin askatu korapiloa¹

Medikuen lana ez da erraza. Gaixotasunak berak izan lezakeen zailtasunari erantsi behar zaizkio askotan gaixoarekiko eta honen senideekiko harremanak. Gaixotasun larri baten aurrean informazioa egoki ematea ez da samurra izango. Baina, aldi berean, oso garrantzitsua da harreman hori. Ikastunitate honetan horrelako egoera korapilatsuetan izan ohi diren elkarrizketa biziak jorratuko ditugu, ahalik eta egokien egite aldera.

IKASTUNITATEAREN HELBURU NAGUSIA:
  • Egoera zail baten aurrean, gurasoei balorazioak egiteko moduaz jabetzea.
Horretarako, hainbat jarduera egingo dituzu ikastunitate honetan:
  • Ulermena:
    • Irakurritako albistearen zatiak ordenatu
    • Testuen ordena kronologikoa erabaki
    • Hitzak euskaratu
    • Egoerari buruzko galderei erantzun
  • Mintzamena:
    • Elkarrizketa ordenatu
    • Gaztelaniazko zatiak eta euskarazkoak lotu
  • Gramatika eta diskurtsoa:
    • Balorazioa egiteko esapideak euskaratu eta aurkakoak eman
    • Hipotesiak euskaratu
¹ Osatuz Pediatria 2 liburuan ere badaukazu gai hau landuta 71.-76. orrialdeetan. HABE, 2004

 
 

Comments
Login for comment