Exercises

Presio-ultzerak-I

Zapatak eragindako urradura zer den denok badakigu. Presio-ultzerak, ordea, normalean gaixotasun larri batek eraginda edo adinekoa izanda ohean etzanda denbora askoan egon behar izan duenak baino ez, edo haren familiakoek eta hurbilekoek. Hainbat arrazoi izaten dira halako ultzeren sorburuan, baina badugu nola aurre egin, gaitz erdi! Gai hauxe izango duzu ardatz honako ariketa-sekuentzian.

Helburua
Artikulua irakurri eta ideien hurrenkera ordenatzea, gorputz-ataletako lexikoa ikastea eta kontsultako elkarrizketa batean aditz-paradigmak lantzea.

Helburua lortzeko hauek izango dira egingo dituzun lanak:
  • Artikulua gainetik irakurrita, bertan aipatzen diren arrazoiei erreparatu
  • Artikulua adi irakurrita, ideia nagusien hurrenkera ordenatu
  • Aholkuak adi irakurri eta sailkatu
  • Gorputz-ataleko lexikoa landu
  • Kontsultako elkarrizketa adi entzun eta gaixoaren balorazioa egin, eskala bati jarraiki
  • Aditz-laguntzailea landu, kontsultako elkarrizketaren baitan

Interesatzen zaizu

  • Presio-ultzerak (I)

    Presio-ultzerak (I)

    Pertsona askok jasan izan dute kalte edo urraduraren bat orpoan, zapata berriek eraginda. Pertsona horiek guztiek errazago ulertuko dute ultzera mota honek zer-nolako bilakaera duen eta zein ondorio sor ditzakeen.

    Presio-ultzerak (I)
 
 

Comments
Login for comment