Exercises

Ospitaleko farmazialaria

Ospitale batera hurbiltzen garenean, ohikoak diren langileak topatzen ditugu bertan: sendagileak, erizainak, erizain laguntzaileak, zelariak... Horiek, eta beste hainbat, denok ezagutzen ditugu, denon begi-bistan lan egiten dute-eta. Baina badira beste hainbat lanpostu, hain ezagunak ez izanagatik ere, ezinbestekoak guztia ondo ibiliko bada. Horietakoa dugu ospitaleko farmazialari edo botikaria. Sekuentzia didaktiko honetan landuko dugun erreportajean, ospitaleko farmazialari bat elkarrizketatuko dute, eta berak ezagutaraziko dizkigu bere lanpostuaren zoko-moko guztiak.

Farmazialaria izanik, botikekin lotutakoak dira ospitaleko farmazialariaren zereginak. Medikuak agindu, farmazialariak prestatu eta erizainak banatu. Kontsultako elkarrizketan, botikak hartzearen ondorioz gertatutako interakzio baten berri izango dugu.

Helburu orokorra
  • Ospitaleko farmazia baten funtzionamenduaz argibideak jaso ostean, kontsultako elkarrizketa bati erreparatzea.
Helburua gauzatzeko, hauek izango dira egingo dituzun lanak:
  • Kaleko botikako farmazialari baten eta ospitaleko farmazialari baten lanaren arteko aldeak bereizi
  • Ospitaleko farmazia bateko funtzionamenduari buruzko ezaugarri nagusiak atera elkarrizketa entzunda, artikulua irakurri ondoren baieztatzeko
  • Ospitaleko farmazia batean erabilitako baliabideak zertarako diren adierazi hala elkarrizketatik, nola artikulutik
  • Ahozko hizkeratik idatzizkora dagoen aldean erreparatu eta esanahi bereko pasarteak lotu, batekoak zein bestekoak
  • Gako-hitzetan oinarrituta, kontsultako elkarrizketa bateko pasarteak ordenatu
  • Hartualdiak emateko formekin hutsuneak bete, elkarrizketa entzun ahala

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment