Exercises

Gosari bihotz-osasungarriak

Gosaria, hamaiketakoa, bazkaria, askaria eta afaria. Hori da ordena. Eta ordena horretan gosaria dugu lehena, baina ez ordena horretan bakarrik, eguneroko otorduetan ez baita garrantzirik eskasena duena. Ez luke izan behar, behintzat, askotan ezikusiarena egin eta bazkarirainoko jauzia egiten badugu ere. Heldu n3ahiz ume askoren joera da, Ingortze Zubietak esango digun bezala.

Ingortze Euskadiko Dietista eta Nutrizionisten Elkarteko lehendakariordea da eta buru-belarri dabil gosari bihotz-osasungarriaren programaren barruan haurrei ondo gosaltzen erakusten. Ohitura onak umetatik hartu behar baitira.

Helburu orokorra
  • Irratiko nahiz kontsultako elkarrizketatik hainbat informazio jasotzeko, modu diferenteetan entzuteko gai izatea.
Helburua gauzatzeko hauek izango dira egingo dituzun lanak:
  • Norberaren ezagutzak baliatuz, emandako informazioan okerra non dagoen antzeman, testua entzunda egiaztatzeko
  • Gosaltzeko egokiak diren jakiak jaso, elkarrizketa entzun bitartean
  • Irratiko elkarrizketan emandako aholkuak ordenatu
  • Atzizkiak eta hitz-erroak lotu, testuan agertutako hitzak osatzeko
  • Kontsultako elkarrizketako haurrak otordu bakoitzean duen ohitura txar bat antzeman
  • Kontsultako elkarrizketan, instrukzioak emateko eta aholkuak emateko pasarteak bereizi

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment