Exercises

Fibromialgia

Helburua: fibromialgiari buruzko informazioa aztertu eta gaixoari emateko moduko azalpena osatzea.

Fibromialgiaz arituko zara sekuentzia honetan eta hiru ataza egingo dituzu gaia jorratzeko: aurrenekoan, gaixotasunak dituen sintomak eta diagnostikatzeko teknikak aztertuko dituzu; bigarrenean, fibromialgiak estresarekin duen harremanaz arituko zara; eta azkenekoan, gaixoen testigantzak entzunda, hainbat kezkaren inguruko azalpenak osatuko dituzu.

Hori dela-eta, honakoak egingo dituzu:
  • Testuko hitzak gaztelaniazko ordainekin lotu
  • Ideiak kokatu paragrafoetan
  • Hainbat hitzen sinonimoak eman
  • Irudian minaren puntuak kokatu
  • Esaldiak falta diren hitzekin osatu
  • Elkarrizketako galderak eta erantzunak lotu
  • Testu zatiak euskaratu
  • Entzundako baieztapenak atzeman
  • Testua ordenatuko duzu
  • Testu batean hutsuneak bete
  • Azalpen bat osatu idatziz

 
 

Comments
Login for comment