Exercises

Eskuliburua noizko?

Haur bat mundura ekartzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula! Eta gainera, ondo erabiltzeko eskulibururik gabe etortzen dira!
Sekuentzia didaktiko honetan, aurreneko atazan, telebistako dokumental batean haur baten jaiotza ikusiko duzu, orduantxe hasten baitira gurasoen hainbat buruhauste eta zalantza. Bigarrenean, gurasoek haurraren lehen urtean izan ohi dituzten zalantzei erantzuteko web orrian galdera bati erantzungo diozu idatziz.

IKASTUNITATEAREN HELBURU NAGUSIA:

  • Gurasoek haurraren lehen urtean izaten dituzten zalantzarik ohikoenak idatziz erantzutea.

Zenbait jarduera egingo dituzu ikastunitate honetan:

  • Ulermena:
    • Entzundako azalpenak osatuko dituzu, hutsuneak betez
    • Euskarazko hitzak gaztelaniazko ordainarekin lotu
    • Testuan hitzak kokatu
    • Azalpenei gomendioak egokitu
  • Mintzamena:
    • Azalpena osatuko duzu, esaldiak ordenatuz
  • Idazmena:
    • Interneterako erantzuna sortuko duzu, testua berrosatuz
  • Gramatika eta diskurtsoa:
    • Aholkuak euskaratuko dituzu
¹ Osatuz Pediatria 1 liburuan ere badaukazu gai hau landuta, 94-99 orrialdeetan. HABE, 2004
 
 

Comments
Login for comment