Exercises

Emergentziak

Ez ahal da gertatuko, baina batek jakin, gutxien espero denean gerta liteke, bat-batean, emergentzia. Zer egin, nora jo... ez da erraza izaten erreakzionatzea. Zorionez, badaude horrelakoetan laguntzeko zenbait zerbitzu, eta horietako batean sartuko gara ariketa-sekuentzia honetan, irratiko elkarrizketa lagun.

Emergentzia-deia egin eta telefono-hariaren beste aldetik erantzun. Hainbat galdera egingo dizkigute; lasaitzen lagundu, behar izanez gero; hainbat aholku eman... Zenbat eta informazio zehatzagoa eman, orduan eta laguntza hobea eskainiko digute eta gure hizkuntzan bada, hainbat hobe. Ez da kontsulta, baina horrelako dei bat izango dugu kontsultako elkarrizketa atalean.

Helburu orokorra
Irratsaioan entzundako informazioa prozesatu, ondoren testuinguru horretan gertatutako elkarrizketa bateko pertsonaiak identifikatzeko.

Helburua gauzatzeko, hauek izango dira egingo dituzun lanak:
  • Emergentzietako zentro koordinatzaile batean deia jaso eta eman beharreko pausoak ordenatu
  • Irratsaioa entzun ahala, elkarrizketan ageri diren hainbat kontzeptu lotu, bertako azalpenei jarraiki
  • Arestian lotutako kontzeptuak erabiliz, elkarrizketaren laburpena osatu
  • Emergentzietako zentro koordinatzailera egindako dei baten hainbat pasarte nork esan dituen identifikatu
  • Horrelako elkarrizketan ohikoak diren esaldi eginen edo ohiko esaldien euskarazko eta gaztelaniazko itzulpenak lotu
Entzun nahi baduzu, hemen daukazu SOS-Deiari buruzko iragarki bat.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment