Exercises

Gorakoak

Gorakoak omen da sukarraren ondoren haurrak pediatrarengana eramateko arrazoirik nagusia. Ezin ukatu askotan eta askotan biak batera izaten direla. Baina zer da gorakoa? Zerbaiten sintoma, bai, baina zerena? Pediatrarengana joan behar ote dut? Horrelako galderak eta antzekoak behin baino gehiagotan egingo zizkioten euren buruari edo elkarri guraso izan diren gehienek. Jabier Agirre medikuak horrelako galderei erantzungo die sekuentzia honetan jorratuko dugun artikuluan.

Ondoren entzungo dugun kontsultako elkarrizketan, berriz, haurraren gorakoak direla medio kontsultara joan diren aita-seme batzuen kasua entzun eta haurraren diagnostikoa egiten ausartu beharko duzu.

Helburu orokorra
Gorakoei buruzko hainbat azalpen jaso ondoren, kontsulta bateko elkarrizketa entzun eta haurraren diagnostikoa egitea.

Helburua gauzatzeko hauek izango dira egingo dituzun lanak:
  • Azalpen baten bi zatiak lotu gaiaren inguruko norberaren ezagutzetan oinarrituta, artikulua irakurri ondoren egiaztatzeko
  • Hainbat gomendio sailkatu artikuluko atalen arabera
  • Artikuluan zein gaixotasun aipatzen diren identifikatu, gorakoa eragin dezaketenak
  • Testuingurua baliatuz, emandako definizioen hitzak identifikatu
  • Kontsultako elkarrizketa bat entzun eta zein gaixotasun izan litekeen diagnostikatu
  • Kontsulta batean maiz erabiltzen diren hainbat aditzekin hutsuneak bete

Interesatzen zaizu

  • Gorakoak

    Gorakoak

    Pediatriako kontsulta batean, gorakoak oso gauza arrunta izaten dira, seguruenik kontsultara etortzeko arrazoi nagusietakoa sukarrarekin batera. Gaurkoan, bada, gurasoentzat kezka-iturri den egoera hori lasaiago hartzeko argibideak ematen saiatuko gara.

    Gorakoak
 
 

Comments
Login for comment