Exercises

Nola onik atera larrialdi egoeretatik

Arrisku egoera batean gaudenean, ezinbestekoa da lasai egotea eta lehenengo segundoetan zuhurtziaz jokatzea.

Auto gidari oro, eskarmentu handikoa izanik ere, larrialdi edo arrisku egoeran aurkitu daiteke edozein unetan autoan doala. Lehenengo segundoak erabakigarriak izan ohi dira, normalean larrialdi egoeretan zer edo zer azkar egin behar da eta. Kontuan izanda errepidean animalia bat gurutzatzen zaigulako, autoko aurreko kristala apurtzen zaigulako edo balaztak gaizki dabiltzalako istripu larriren bat izan dezakegula, garrantzitsua da gogoratzea kasu bakoitzean zer egin behar den eta zein unetan.

Ataza sekuentzia hau lau ikaskideren artean egiteko da. Bakoitzak atal bat irakurri behar du eta bertan eskatzen zaion hutsuneak bete behar ditu. Ondoren testu desberdinak irakurri dituzten lau ikasle bildu eta jasotako aholkuen berri eman behar diote elkarri.
Hirugarren atazan puntukako gidabaimenari buruzko erreportaje txiki ikusi eta galderak erantzun behar dira.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment