Exercises

Komunitateko erizaina

Herritar arruntarentzat, behintzat, arrunt ezezaguna goiko terminoa. Izatez, ordea, seguru asko erizainarekin izango du harremanik handiena gaixoak, baita konfiantzarik handiena ere askotan: berari esango dizkio osagileari esatera ausartzen ez den hainbat kontu. Hor daude, anbulatorioetan, osasun-zentroetan, ospitaleetan...

Baina zertan datza, benetan, euren lana? Bada, sekuentzia honetan horri buruz hainbat argibide emango dizkizun artikulu bat irakurriko duzu eta oinarrizko kontzeptuei buruzko hainbat xehetasun jaso beharko dituzu. Adibide gisa, berriz, kontsultako elkarrizketa bat jarri dizugu, 6 urteko errebisioan txertoa jartzean gertatutakoa, horrelakorik egokituz gero, euskaraz txukun jarduteko gai izan zaitezen.

Helburua gauzatzeko, hauek izango dira egingo dituzun lanak:
  • Artikulua irakurri aurretik, kontzeptu batzuk kategoriatan sailkatzeko predikzioak egin
  • Artikuluan ageri diren hainbat kontzeptu artikuluak berak proposatzen dituen kategorien barruan sailkatu
  • Hainbat definizio osatu, aditza erlatibozko formarekin, zehar estiloa adieraztekoarekin edo konpletiboarekin jarrita
  • Definizioak dagozkien kontzeptuekin lotu
  • Kontsultako elkarrizketa estereotipatu batean, erizainak egin beharreko galderak ordenatu kronologiaren arabera
  • Kontsultako elkarrizketa bateko informazioa sailkatu, ziurtasunaren arabera

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment