Exercises

Zahartzaroa, normala edo dementziatua

Zahartzaroa eta dementzia da ariketa-sekuentzia honetan landuko duzun gaia. Lehenengo atazan irakurriko duzun artikuluak kontzeptu horiei lotuta dauden zalantzak argitzeko bidea eskainiko dizu. Bigarrenean, elkarrizketa bat aztertuko duzu; bertan, dementzia duen pertsona baten zaintzaileari zenbait egoeratan zer egin aholkatuko dio psikologoak.

Hauek izango dira sekuentzian zehar egingo dituzun lanak:
  • Hitzak osatu
  • Dementziari ez dagokion ezaugarria atzeman
  • Testuan aipatutako ezaugarriak sailkatu
  • Nahiz / nahiz eta partikula gramatikalak kokatu hutsuneetan
  • Psikologoari azaldutako sintoma nagusia aukeratu
  • Elkarrizketan aholkuak kokatu
  • Aholkuak idatzi
ERANSKINAK
  • Zahartzaroa normala edo dementziatua. Maitane Fernandino, Matia Fundazioko Fraisoro Zentroko psikologoa, 2007
  • Zaintzailea aholkatzen. HABE, 2007

Interesatzen zaizu

  • Zahartzaroa, normala edo dementziatua

    Zahartzaroa, normala edo dementziatua

    Gure egunerokotasunean, dementzia eta narriadura kognitiboa adierak geroz eta gehiago entzuten diren arren, eta kalean ere gai hauek geroz eta maiztasun handiagoz hizpide izanda ere, oraindik ere sinesmen faltsuak eta zalantza ugari sumatzen dira. Gai hauen inguruan ditugun ezaguera xume horiek osatzeko eta ezjakintasuna leuntzeko asmoz idatzi dira ondorengo lerroak. Bertan labur eta era xamurrean azaldu nahi dira dementziaren ezaugarri nabarmenenak.

    Zahartzaroa, normala edo dementziatua
 
 

Comments
Login for comment