Exercises

Tropikoetako oroigarriak

Uda partea bidaiatzeko garaia izaten da, ezbairik gabe. Gainera, aspaldi honetan ez gara konforme bidaia urrutira egiten ez badugu. Gero eta jende gehiago da bidaia exotikoen zale. Baina urrutira joate horrek badu arriskurik: hainbat gaixotasun ez-ohiko harrapatzearena. Gaixotasun horiexek izango dituzu hizpide sekuentzia honetan.

IKASTUNITATEAREN HELBURU NAGUSIA:
  • Herrialde tropikal batera bidaia egitera doanari bertako gaixotasunei buruzko argibideak eskaintzea eta nola jokatu aholkatzea.
Zenbait jarduera egingo dituzu ikastunitate honetan:

  • Ulermena:
    • Egoerak eta gomendioak lotu
    • Botikinaren osagaiak euskaratu
    • Gaixotasunak eta transmisio-bideak lotu
    • Baieztapenak egia ala gezurra diren esan
    • Elkarrizketako hutsuneak bete
  • Idazmena eta mintzamena:
    • Gomendioak euskaratu
    • Entzundako eta osatutako azalpenak alderatu
  • Gramatika eta diskurtsoa:
    • Aholkuak sailkatu
    • Aholkuak berridatzi
    • Definizioen bi zatiak lotu


 
¹ "Osatuz Orokorra 2" liburuan ere badaukazu gai hau landuta 88.-101. orrietan. HABE, 2004

 
 

Comments
Login for comment