Exercises

Txortan

Txortan egin euskal aditzaren ustezko jatorria argitzen digu Jesus Mari Mendizabalek idatzi batean. Testu hori da ariketaren oinarria.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

  • Date : 2017/09/22
https://xorinokantharia.wordpress.com/2017/09/05/mendaro-2017ko-birailaren-5a-asteartea-txortan-ala-lotan/

TXORTAN

Euskal senean dugu gaur egun eskuararen jatorriaren nahiz biziraupenaren misterioa, eta berezkoa dugun hizkuntza, eskuara, baliatu besterik ez dugu hitzen jatorria hizkuntzarengan dugula ikusteko.

Bestelako hitzen jatorria eskuara dela zalantzan jartzen digu euskal senak ere, eta lehengoan Euskal Herriko izparringi erdaldun batean eskuaraz “txortan” hitzaren jatorria ez omen dela eskuara ikasi nuen. Izan ere, eskuarak ere antzina-antzinatik beste hizkuntzetatik hartu izan baititu hitzak mailegaturik eta berera ekarri, bereganatu.

“Txortan” hitza ingelesetik hartu omen zuten balea-arrantzale eskualdunek Ternuan, xorta(i)m (short time) edo denbora laburrean agudo eta merke larrua jotzeko hango emakumeekin, haragiaren gosea asetzeko. Euskal emakumeengandik denbora luzeak igarotzen zituzten, eta nolabait ere gizonen behar primitibo hori ase behar zuten atzerriko emakumeekin maitasunik gabe eta bizkor-bizkor.

Euskal emakumeak bien bitartean zain lo(n)ta(i)m edo denbora luzean egoten ote ziren Euskal Herrian? Larrua jotzen ote zuten? Edo euren arrantzale edota marinel maiteak noiz itzuliko leihotik begira?

Maitasuna ez baita aski bizitza bat asetzeko eta betetzeko, eta maitasuna ez du nahikoa euskal gizonak ere; dena eman arren euskal emakumeak, gizonak ez du asetzen bere behar fisikoa, eta beste emakumeengana jotzen du denbora laburrean di-da merke larrua jotzeko.

Erne egon zaitezte, emakumeak, eta ez gizonen beha egon, haiek euren buruari soilik begiratzen baitiote. Euskal emakume onok gizon onen zain egoten gara maite dugulako benetan eta bihotzez, eta euskal gizonak maitatuta ere, ez dira eurak maite dituzten emakumeengana joaten, harik eta motzean eta labur Euskal Herritik urruti euskal emakumeongandik euren behar fisiko primitiboa edozeinekin ase arte. Nire aita zena emakume bakarreko gizona zen, maitagarria eta ona, eta haren falta dut. Ni ere gizon bakarreko emakumea naizela uste dut, behin sakon maitatuta ez dut maitea inoiz ere uzten eta.
Showing 1 result.