Exercises

Zorioneko kolesterola

Ba ote da inor kolesterolaren aditzerik ez duenik? Kolesterola gora eta kolesterola behera gabiltza. Iragarkietan kolesterolik ez duen makina bat jaki ikusten ditugu, analisietan ere, besterik ez, eta zorioneko kolesterolari erreparatzen diogu denok. Horixe izango dugu hizpide ikastunitate honetan, eta, besteak beste, hauek izango dira landuko dituzun atalak: jakiekin lotutako zalantzak, arteriosklerosia eta jateko ohituren aldaketak.

IKASTUNITATEAREN HELBURU NAGUSIA:
Jasotako informazioaz baliatuta, pazienteari kolesterola saihesteko dieta egokiari buruzko argibideak eskaintzea.

Zenbait jarduera egingo dituzu ikastunitate honetan:
  • Ulermena:
    • Hiztegi berezia euskaratu
    • Zalantzak argitzeko, testuak osatu
    • Arteriosklerosiari buruzko galderei erantzun
    • Elkarrizketako hutsuneak bete
    • Elikagaiak sailkatu
    • Gosariarekin lotutako ohiturak sailkatu
  • Mintzamena:
    • Janariaren inguruko zalantzei erantzun
    • Arteriosklerosiaren azalpena ordenatu
  • Gramatika:
    • Ezaugarriak adierazteko esaldiak euskaratu
 
 

Comments
Login for comment