Exercises

Perretxikotan

Gurean egundoko estimazioa dute perretxikoek. Askorentzat aho-gozagarri aparta dira perretxikoak, baina zenbaitetan baita arazo-iturri ere. Urtero-urtero izaten diren intoxikazioak izango ditugu hizpide ikastunitate honetan: gertaerak, sintomak, tratamenduak...

IKASTUNITATEAREN HELBURU NAGUSIA:
Gastroenteritisa zer den aztertu eta etxean zaintzeko aholkuak ematea gaixoari.

Zenbait jarduera egingo dituzu ikastunitate honetan:

Ulermena:
    - Gastroenteritisari buruzko informazioa sailkatu
    - Entzundako gertaera ordenatu
    - Elkarrizketan oinarritutako hutsuneak bete
Mintzamena:
    - Gastroenteritisa zaintzeko azalpena osatu
Gramatika:
    - Baldintza adierazteko esaldiak euskaratu
    - Era informalean esandakoak modu formalean berridatzi
    - Hikako esaldiak zuka idatzi
    - Esapideak euskaratu



"Osatuz Orokorra 1" liburuan ere (113-121 or.) badaukazu gai hau landuta. HABE, 2004

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment