Helburua: Giltzurruneko gutxiegitasuna aztertu eta gaixoari dialisi-makinaren prozeduraren inguruko zalantzak argitzea.
Gaixoari dialisiaren inguruko zalantzak argitzea izango da sekuentzia honen xede nagusia, eta oinarritzat erreportaje bat izango duzu aurreneko bi atazetan. Lehenengo atazan, erreportajearen zati bat aztertuko duzu eta bertatik giltzurruneko gutxiegitasuna zertan den jasoko duzu. Informazio horretan oinarrituta, gaitzaren inguruko azalpena osatuko duzu. Bigarren atazan, erreportajearen beste zati bat izango duzu aztergai, eta informazioa sailkatuz, dialisiaren inguruko gorabeherak bilduko dituzu. Azken atazan, berriz, alderdi teknikoari helduko diozu eta dializatzen ari den pazienteari dialisi-makinaren inguruko azalpenak emango dizkiozu.