Exercises

Pli-pla erreta

Eguzkiak sorrarazten dituen kalteak ezagunak badira ere, jendeak orduak eta orduak igarotzen ditu eguzkitan. Ikastunitate honetan, eguzkitatik babesteko kremak nola aukeratu ikusiko duzu; horretaz gain, ezagutzen diren azal moten berri izango duzu eta horietako bakoitzak zein babes-neurri behar duen; azkenik, pazienteari eguzkitan babestuta egoteko hainbat aholku emango dizkiozu.

IKASTUNITATEAREN HELBURU NAGUSIA
  • Pazienteari eguzkitan babestuta egoteko aholkuak ematea.
Hainbat jarduera egingo dituzu ikastunitate honetan:
  • Ulermena
    • Artikulu bateko ideiak eta informazioa sailkatu.
    • Bideo-pasarte bati buruzko galderei erantzun.
    • Elkarrizketaren inguruko galderei erantzun.
    • Ezaugarriak azal-tipoekin lotu.
    • Eguzkitan kontuan hartu beharreko faktoreak ordenatu.
  • Mintzamena
    • Elkarrizketan esandakoak ordenatu.
  • Gramatika
    • Zenbat eta... orduan/hainbat eta forma erabiliz esaldiak euskaratu.
"Osatuz Orokorra 2" liburuan ere (79-87 or.) badaukazu gai hau landuta. HABE, 2004

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment