Exercises

Bihotzeko arazoak

Helburua: bihotzeko proba egin behar duenari azalpena ematea, aurrez dituen kezkak argituz

Bihotzeko arazo ugari izan badaiteke ere, sekuentzia didaktiko honetan, edonork suma ditzakeen ezohiko bihotz-taupadei heldu nahi izan diegu. Palpitazioak zertan diren aztertu eta gaixoari kezka kentzeko azalpenak landuko dituzu lehenengo atazan. Bigarrenean, arazoa bilatzeko egiten diren bihotzeko ohiko probak deskribatuko dituzu, eta azkenekoan, ikasketa elektrofisiologikoa egin nahi dioten pazienteari probaren inguruko prozedura zehatzak eman eta beldurra uxatzeko argumentuak adieraziko dizkiozu.

Hori dela-eta, honakoak egingo dituzu:
  • Hitzak gaztelaniazko esanahiarekin lotu eta testuan kokatu
  • Gertatzen diren eta ez diren sintomak bereizi
  • Deklinabide aldetik zuzenak diren esaldiak aukeratu
  • Hainbat esaldi euskaratu
  • Probak deskribatzeko testuak ordenatu
  • Esaldiak berridatzi
  • Elkarrizketako xehetasunak aukeratu
  • Azalpen bat osatu, hutsuneak betez

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment