Exercises

Gaixoekiko harremana

Helburua: elkarrizketa bidez erizainak gaixoari laguntzea bere buruarekin ondo sentitzen.

Sekuentzia honetan erizainak gaixoarekiko duen laguntzaile-papera izango duzu hizpide. Lehenengo atazan, erizainaren eta gaixoaren arteko harremana zertan den ezagutu eta bere zereginak testuan kokatuko dituzu. Bigarrenean, izandako esperientzia bat kontatzeko baliabideak landuko dituzu. Eta hirugarrenean, triste sentitzen den gaixoarekin elkarrizketako argudioa antolatuko duzu.

Hori dela-eta, honakoak egingo dituzu:
  • Erizainaren zereginak testuetan kokatu
  • Gaixoari laguntzeko gomendioak euskaratu
  • Kontaketaren haria ordenatu
  • Entzundakoari buruzko galderak erantzun
  • Esaldiak osatu
  • Elkarrizketari buruzko datuak aukeratu
  • Argudioa osatzeko esaldiak lotu
  • Testu bateko loturak kokatu
  • Zenbait baliabideren izenak euskaratu
 
 

Comments
Login for comment