Exercises

Kolesterola

Kolesterola gora, kolesterola behera, ez da beste konturik izaten enpresa batean analisiak egin eta emaitzak eskuratzen direnean. Besteri ez zaio begiratzen. Baina, ba al dakigu kolesterola zer den? Eta zer egin horri aurre egiteko? Horiek denak izango dituzu langai ariketa-sekuentzia honetan.

Interesatzen zaizu

  • Jabier Agirre: Kolesterola

    Jabier Agirre: Kolesterola

    Jabier Agirre medikua da, baina aspaldiko urteotan medikuntzako kontuei ikuspegi berezi samar batetik begiratzen die: hizkuntzaren ikuspegitik, hain zuzen ere. UZEIn ari da lanean azken hogeitaka urteotan, hizkuntza eta medikuntza nolabait uztartu nahian. Irratsaioaren gaia kolesterola da. Komunikabideetan irakurri dugunez, 35 urtetik 65 urtera bitarteko pertsonen erdiak kolesterol "altua" omen dute. Eta nahiko ezagunak dira, bestetik, luzarora kolesterola altu edukitzeak ekar ditzakeen kalteak ere. Baina jendeak kolesterolaren inguruan entzun edo irakurri duena benetan egia ote da? Horiek argitu nahian e mintzatuko da Jabier Agirre Euskadi Irratiko mikrofonoetan.  

    Jabier Agirre: Kolesterola
 
 

Comments
Login for comment